0 Liked

BARATZAN LANEAN!

LH5 mailako ikasleak baratzan lanean gabiltza, hau babesteko hesia sortuz. Horretarako, dagoeneko estaka berriak jarri eta zaharrak ere lurrean ongi sartuta daudela ziurtatu dugu Joxe Arrondoren eta eskolako irakasle diren Itziar eta Gorkaren laguntzaz. Mila esker!

Soka jartzeko ere neurketa lanetan hasita gaude, beraz, hurrengo lana hauxe jartzea izango da. Amaitzerakoan erakutsiko dizuegu zein dotore geratzen den!