
0
Liked
LUARTOKIA HUSTUTZEN
Pasa den otsailaren 23an, dagoeneko materia organizkoz gainezka zegoen luartokia hustu zuten LH6ko zenbait ikaslek.
Dakizuen bezala, jangelako soberakinekin elikatzen dugu luartokia, ondoren, materia organiko hori luar edo konposta bihurtzean eskolako baratzea ongarritzeko erabiltzeko.
Ikasturtean zeharreko soberakinekin guztiz beteta genuen dagoeneko eta LH 6ko ikasleek hustu eta berriro erabiltzeko moduan utzi dute.
Jarrai dezagun lurrak emandakoa lurrera itzultzen!



Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.






