
1
Liked
OTSOA IRRATIA
LH 5. mailakook gure ikasturteko 4. irratsaioa egin dugu gaur.
Hasteko, ohikoa den moduan, elkarrizketa izan dugu, eta horretarako, gurera gonbidatu dugu Odei Lopez Crossfit entrenatzailea. Crossfitaz gehiago ikasteko aukera paregabea duzue.
Honen ostean, diskoen eskaintza izan dugu, eta jarraian, eskolako txikienen tartea, Txikien txokoa. Udaberriari eta bertan aurrera eramaten den Euskaraldiari buruz ere hitz egin dugu, eta amaitzeko, mimo eta ilusio handiz prestaturiko txoko berezia izan dugu, musikaren txokoa.
Zuen gustukoa izatea espero dugu! Gozatu!
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.




