Miel Joakin, zu zinenik ez guk jakin, dakienak badaki, ez dakienak baleki, Altzora zure arrastoen atzetik….
Hasiera polita eman diogu ikasturteari. Elkarrekin,saltsan, giro ederrean, gustora gabiltza. Aupa kuadrila!!!
Barazkien landaketa eta zaintzari buruzko kontu ugari erakutsi zizkigun Pilik. Arrondoko iturrian ur freskoa edan eta bueltatu ginen.
Naza ingurua lamiekin lotzen dugu beti, baina, lamien arrastorik ez. Inor ikusitakoan, gorde egiten direla, hala dio ipuinak. Beharko gorde, gu danok ikusita! Freskatu ederra hartu genuen, lami usaineko ur ...
Erleak gora eta behera aritu garen honetan, Amaia Aierbe erlezaina izan dugu gurean. Ze burrunbada, ze ezti gozoa! Etorri berriz ere Amaia, beso zabalik hartuko zaitugu.
Aquariumera egin genuen ikasturte amaierako irteeran, ozeano eta itsaso guztietako arrainak ezagutu genituen zuzen-zuzenean. Koloreak, formak, bitxikeri guztiak gurekin eta gure begi aurrean. Mundiala izan zen!
Udaberriarekin batera, basora bueltan… erreka gure zai, plisti plasta, blai, blai… ze xarma berezia, basoaren erdian, goitik behera darrai!
Udaberrian kantuz, Kuku jaunak kuku… Bere hotsa entzun eta, aztoratu gara gu! Arraultzak erruteko etxetxoa jarri eta geurera gonbidatu dugu. Eta ingurua prestatu, zaharrak bildu, berriak landatu. Barazki freskoak etxean ...
“Oles oles, lurra esna zaitez” esan genuen, eta baita esnatu ere! Hasi dira bazterrak loratzen, hostoak ernetzen… Gure baratzean ere sumatu dugu hori: Landareak hazten eta jazintoak ere loretan ditugu, ...
Pasa den aste honetan, Orkestra Sinfonikoaren egoitzan izan gara, bertako emanaldiaz gozatu eta aitzakia horrekin Donosti inguruan egun ederra pasatuaz, jolasean, kantuan eta alai alai!