Korrika Goierrira iritsi aurreko egunean, eta udaberriko oporren aurretik, Korrika Txikia ospatu genuen eskolan. Lehenik eztarriak berotu (Aupa Albisu! Eskola zurekin!), ondoren korrika egin, eta bukatzeko, txokolatada batekin tripa bete ...
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honek emakumeen eskubideen alde egindako bidea gogoratzeko eta oraindik ere berdintasunaren alde lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratzeko balio du. Guk, eskolan, ostiralean ...
Kaixo! Ikasturte honetan pentsamendu konputazionala lantzeko asmoz, ADI gela erabiltzen hasi dira Lehen Hezkuntzako ikasleak. Horretarako hainbat material eta jarduera burutzen ibili dira, sormena eta taldelana bultzatuz.
Hemen Lh 3.mailako ikasleen artean, ikasturtean zehar izan ditugun momentu berezienak bideo labur batean. Pilak kargatu oporretan eta uda zoragarri bat pasa dezazuela!
Ekainaren 20an, LH6.mailakoek eskola guztiarentzat antolatutako jolas kooperatiboak izan genituen. Ondoren, 6.mailakoei agurra egin genien. Ezin hobeto ibili ginen. Ondo pasa oporrak!
Euskaraldia dantzan ospatu dugu! Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, ikastetxeko ikasle eta irakasleok elkarrekin dantzatu genuen Euskaraldiaren abestiaren erritmoan. Aurtengo Euskaraldia amaitu den arren, euskararen erabileraren alde eragiten jarraituko dugu. ...
Gaurkoan, STEAM proiektuaren barruan, Agauntza errekarekin lotutako lanketa egin dugu. Neguan bagaude ere udaberriko giroa izan dugu eta horrek naturaz behar bezala gozatzeko parada eman digu. Burutu dugun ibilalditxo honetan ...
Gaur arratsaldean, Lh 3.mailako ikasleak, eskolako irakaslea den Itziarren laguntzarekin, eskolako sukaldean gurinezko gailetak egin ditugu. Eskuak ondo garbituta eta errezeta behar bezala idazteko asmoarekin jaitsi gara, ondoren etxean familian ...
Udazkenean bete-betean sartuta, gaurkoan eskolako guraso den Jonen laguntzarekin xaguxarren etxolak ikustera irten gara. Ataun ingurutik eta basoan zehar ibili gara eta xaguxarrik ikusi ez badugu ere esperientzia interesgarria izan ...
Eskola jasangarriago bat lortzeko lanean gabiltza. Elkarbizitza behatokian jasotako ideiekin bideo hau osatu dugu. Ea gustuko duzuen!