0 Liked

IRTEERA ZERAINGO ATERPETXERA

5 urtekoak Zeraingo aterpetxean izan gara maiatzak 5-6an. Bi egun zoragarri pasa ditugu, eta lo egiten ere bertan gelditu gara. Bertan, gazta nola egiten den eta erleek eztia nola egiten duten ikasi dugu. Horretaz gain, bertako museoa bisitatu dugu eta jolasteko denbora ere izan dugu. Irrien Lagunak ere bertan izan ditugu; Largabista, Tiritatxo, Martinbertso eta Mari Kalanbrerekin jolastu dugu. Oso ondo pasa dugu.