Gaurko irratsaio saioa 6.B mailako ikasleok egin dugu. Bertan Andoni Aizpuru telebista aurkezlea elkarrizketatu dugu. Oso irratsaio polita atera zaigu eta beraz adi!
Handitzen, handitzen… 3 urtekoak 4 urte betetzen hasi gara: ZORIONAK GUZTIOI!!!!!!!
Gipuzkoako eskolarteko bertso-paper lehiaketan gure eskolako bi ikasle sarituak izan dira. Alde batetik, 3. eta 4. mailan, Aetz San Sebastian Aizpuruak aipamena lortu du eta beste aldetik 5. eta 6. ...
Gaurko irratsaioa 6.A mailako ikasleok egin dugu. Bertan, Huntza taldeko bi kide, Aitzol eta Inhar Eskisabel, elkarrizketatu ditugu. Baita ere, gaur eskolako korrika txikia dugunez Korrikari burruzko erreportaia egin dugu.
HH5eko ikasleok Ataungo aldizkaria osatu dugu. Gure herriko leku esanguratsuenak bisitatu ditugu eta argazki pilo bat atera. Ondoren Word dokumentu batean denak bildu ditugu eta leku bakoitzaren izena idatzi dugu. ...
Aurten KORRIKA 20 Ataundik pasatzen ez bada ere, Joxemiel Barandiaran LHIko Eskola Komunitateak kilometro bat erosi du. Ataungo ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzeko, Korrika Txikia antolatu dugu apirilaren 7an ...
Gaur 3.mailako ikasleok egin dugu irratsaioa. Bertan, Artzuloko Pello Goikoetxea elkarrizketatu dugu. Horrez gain txikien txokoa, asmakizunak, lehiaketa…entzun zenitzakete.