Ekainaren hasieran eguraldi ona aprobetxatuz, 2 urtekoak, Araman izan gara goiz pasa. Autosusean, gure hamaiketakoa motxilan hartuta… ederki pasatu dugu.
Udaberriko giro honetan, tximeletak egin ditugu eta baita abesti polita ikasi ere. Abestu, abestu zuek ere gurekin !!!
Hemen ditugu 2 urtekoak lanean, asko gustatzen zaigu margotzea (margo,tenpera…) eta kolarekin saltsak egitea ere, zein ondo pasatzen dugun !!!
Asteburuan Liliren urtebetetzea izan da eta gelan ere ospatu dugu. Abestu, kandelak itzali eta hoberena!!! bizkotxo eta gaileta goxo-goxoak jan ditugu. AUPA LILI!!, ZORIONAK GUZTION PARTETIK !!
Aste santuko oporrak pasa eta apirila bukatzear dagoen honetan, bi urtebetetze ospatu ditugu: Ekhi eta Ainhoarenak. Zorionak abestu, aitatxo eta amatxok egindako bizkotxo goxo-goxoak jan eta gustora ibili gara guztiok.Pixkanaka ...
Ikasturtea aurrera doan honetan, gure txikiak asko animatzen dute “XALALA RIKI-RIKI”: burua busti, igurtzi eta garbitu… ea zuek ere gurekin dutxatzera animatzen zareten.
Gaur ere egun polita izan dugu. Xabat Labakaren urtebetetzea ospatu dugu, 3 urte haundi bete ditu. “Zorionak zuri” abestu, kandelak itzali eta ondoren, bere amatxok egindako bizkotxo goxo-goxoa jan dugu. ...
2 urtekoek ere, ospatu ditugu inauteriak. Aurten lasai-lasai egon gara, gure karetak margotu eta abesten. Ea ezagutzen gaituzuen !!!
Elorriren urtebetetzea izan zen larunbatean. Guk, gaur ospatu dugu “zorionak zuri” abestuz eta bizkotxo goxo-goxoa janez. AUPA ELORRI!! ZORIONAK!!
Goizero oso ongi pasatzen dugu salto gelan eta hona hemen horren berri. Ea gustatzen zaizuen!!!