0
Liked
EGUZKI BERRIREN HISTORIA
ATAUNGO JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA
Eguzki berriren historia

Joxemiel Barandiaranek ehun urte betetzen zituelako, 1989an herrian bere omenez zenbait ospakizun antolatu ziren. Horien artean eskolak literatur lehiaketa aurrera eraman zuen. Euskal Herriko ikasleek hiru arlotan parte hartzeko aukera izan zuten: prosa, olerki eta bertso-paperak. Ondoren sarituak izan ziren idazlan guztiak Eguzki Berri berezi batean argitaratu ziren: 1989ko 25. alean hain zuzen.
1998ko apirilean Eguzki Berriren 50. alea zela eta, zerbait berezia egitea pentsatu zen. Ataungo eskolako ikasle ohi guztiei horren berri emanez eskutitza bidali zitzaien. Ondorioz ale horretarako euren parte hartzea eskatzen zen. Gainera ale horretan azala eta kontrazala koloretan inprimatu ziren.
Bestalde, 2002ko abenduko Eguzki Berriren alean berrikuntza nabarmenak sumatu daitezke: bai itxura aldetik eta baita edukien aldetik ere. Aurrez argitaratutako Eguzki Berriko orriak gehienbat literaturarekin lotuak izaten ziren: ipuinak, olerkiak, bertsoak… Azken honetan berriz, arlo hori ahaztu gabe baina eskolan eta herrian gertatzen diren gertakizunak eskaintzen dira. Gainera Eguzki Berri eskolako ordenagailuz baliatuz bertan argitaratzen da. Dena eskolan egiteak zenbait orritan irudiak, lehen ez bezala, koloretan ikus daitezke.
Euskal Herriko Ikastetxeetan euskaraz argitaratzen diren aldizkari desberdinen artean EGUNKARIAk urtero banatzen duen saria 2002. urtean Eguzki Berrirentzat izan zen.
1996-1997 ikasturtean OHOko 8. mailan zeuden ikasleek derrigorrez herritik kanpora joan beharra izan zuten euren ikasketak egitera. Hurrengo ikasturtetik aurrera 7. mailako ikasleek ere ez zuten gure eskolan jarraitzeko aukerarik izan. Beraz gure eskola Lehen Hezkuntzako ikastetxea denetik, Eguzki Berriko lanak egiterakoan egoera berrira egokitu beharra izan da.
Eguzki Berriren ale bat argitaratu aurretik, klaustroan zehazten dira gela bakoitzak egin behar dituen lanak zeintzuk izango diren. Aldizkariaren koordinazio lanak burutzeko, momentu desberdinetan eskolako bizpahiru irakasle arduratu izan dira.
20…. urte arte eskolako ikasleen familia bakoitzari aldizkariaren ale bat eman izan zaio paperean argitaratuta. Hortik aurrera ordea, nahi zuenak Eguzki Berri etxean paperean jasotzen jarraitu izan du edo bestela webgunetik irakurtzeko aukera nahiago zuenak horrela egin du.
2013ko abenduko Eguzki Berri, 97. alea hain zuzen, era digitalean argitaratu da lehendabiziko aldiz. Teknologia berrien garaian gauden honetan, gure eskolak ere horren aldeko apustua egin du. Ondorioz, hemendik aurrera aldizkaria ez da paperean argitaratuko. Argitaratzen den Eguzki Berri bakoitza, eskolako webgunean egongo da zintzilikatuta, edozeinentzat ikusgai eta nahi duenak bere ordenagailuan deskargatu edo inprimatzeko aukera izango du. Hala eta guztiz, kontuan izan behar dugu momentu honetan eskolan web orrialdea ere badaukagula, azkarra, atsegina, maiz bere orriak berritzen dituena. Bestalde, zikloka egindako beste zenbait lan webguneko blogean ere hor ikus daiteke zintzilikatuta. Hori guztia kontuan izanda, Eguzki Berriren eginkizuna zein izan behar duen aztertzen aritu izan da irakasleria.Gelan egiten diren lanak leku desberdinetan ez errepikatzekotan, bakoitzak bere lekua izan behar du. Gaur egunean edozein egunkarik era digitalean egiten duen bezala, digitalizatutako Eguzki Berriren aldizkariak ere bere estekak zehaztu ditu. Hori eginda gero, aldizkariko lan bakoitza egokiena iruditzen den estekan tartekatzen da.

EGUZKI BERRI 1 alea osorik
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.