0 Liked

Eskolan hobekuntzak, auzolanean

Azken asteetan, Joxemiel Barandiaran Eskolaren, Agauntza Guraso Elkartearen eta Ataungo Udalaren elkarlanaren ondorioz Udalak deitutako auzolanetan hobekuntzak egin dira eskolan familia bolondresen eskutik:

-Eskolako sarrerako metalezko hesia egoera txarrean zegoen eta margotu egin da.
-Urmaelera eta baratzera joateko eta horiek baratzeko biltegiarekin lotzeko bidexka bat egin da.
-Eskolako jolastokiko porteriaren eta Haurreskolara joateko pasabidearen artean, azken horretako erabiltzaileak babesteko hesi bat jarri da.

Gainera, eskola-irteeran kotxeak bigarren lerroan uzteagatik egoten diren arazoak eta arriskuak saihesteko asmoz, 15:50etatik 16:10 arte eskolako sarreran kotxeak sartzea eta ateratzea debekatzen duen bi kartel jarri dira.

Beste hainbatetan Arratetako basoaren txukunketa ere egiten da, eskolako txikienek bertako erreka gurutzatzeko zubia egin edo konpondu da, hainbat irteeretan eta baratzean lagundu izan digute, materiala eman izan digute…

Eskerrik asko zuei guztiei! Ea denon artean eskola hobeago bat egiten dugun!