DOMOA
Abe 01, 2022Atzo, azaroak 30, LH 5. mailako ikasleak DOMOA hobeto ikusi eta aztertzeko egun erdiko irteera egin zuten Dorronso baserrira arte.
Atzo, azaroak 30, LH 5. mailako ikasleak DOMOA hobeto ikusi eta aztertzeko egun erdiko irteera egin zuten Dorronso baserrira arte.
Aurtengo Euskararen Eguna ospatzeko, euskal kantak abestu eta txokolate beroa hartu dugu. Arratsalde ederra pasa dugu denok elkarrekin!
Ataungo zuhaitzak behatuz ederki ibili gara mendian, gauza berriak ikasi, lagun artean kontuak esan… eta nola ez, hamaiketakoa jan! Bideoa ikuteko sakatu hemen.
Urrian, eguraldi ederrarekin, HH 4 eta HH 5 urtekoak Donostiara irteera egin genuen. Lehenengo Euskadiko Orkestrako Miramongo egoitzan musika emanaldia izan genuen eta ondoren Kristina Enea parkean bazkaldu eta...
Bizitza osasungarria izateko aholkuak, errezetak eta umorea izan dira gure gaurko irratsaioa josteko erabili ditugun hiru hariak. Norbaitek zuzenean entzuterik izan ez badu, ez galdu hementxe entzuteko aukera. Laster...
Astelehen eta asteartean, LH 4, LH5 eta LH 6. mailakoek papergintza tailerra jaso zuten Marino Ayalaren eskutik. Papera nola egiten den ikasteaz gain, ikasle bakoitzak bere orria ere egin...
Gabonak iritsi dira, eta Mari Domingi etorri zaigu eskolara! Haur Hezkuntzako ikasleekin eta LH 1 eta LH 2. mailako ikasleekin elkartu da. Ikasleek marrazkiak eta gutunak emateaz gain, hizketaldi...
Urteko azken irratsaioa izan dugu gaurkoa, berezia eta emozioz betea. Ikasle guztien arteko elkarlanetik sortua. Kontxik merezitako agurra!