
0
Liked
LAZKAOMENDIRA IRTEERA
Aurreko ostiralean, apirilaren 4ean, 5. mailakoak Artadira egin behar genuen mendi irteera, baina haize bolada indartsuak zirela eta, segurtasunagatik, irteera hau beste egun baterako uztea erabaki genuen.
Hala ere, mendira irteteko prest etorri ginenez eta euria egiten ez zuela aprobetxatuz, Lazkaomendira joan ginen egun pasa. Egun polita pasa genuen!
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.