0 Liked

Neurriak hartzen

Gure gorputza aztertzen ibili gara gelan Mari Kanelaren laguntzaz. Mari Kanelari gorputz-atalak izugarri hazten zaizkio gezurrak esaten dituenean. Guk ere gure gorputzaren neurria ezagutu nahi izan dugu. Horretarako, erregleten laguntzaz gure gorputza neurtzen ibili gara.

-Lehenengo lagun bat lurrean etzan eta klarionarekin lurrean bi marratxo egin ditugu lagunaren luzera zehazteko.


-Ondoren, erregletak lurrean jarri ditugu bi marratxoak elkartuz.

 

– Gero, erregeletak zenbatu eta paperean lagunaren izena eta zenbakiak idatzi ditugu. 

Neska-mutil handi-handiak gara!!!!!!