1 Liked

OTSOA IRRATIA

Gaurkoan, urriaren 18an, LH6-B ko ikasleok eskaini dugu irratsaioa. Ikasturte honetako lehendabiziko irratsaioa izan dugu eta gustura prestatu eta aurkeztu dugu saioa.
Elkarrizketaren atalean, herritarra den Aitor Tato izan dugu gurekin eta artzain txakur txapelketen inguruan mintzatu zaigu.
Honez gain, diskoen eskaintzak, ipuina, herriko berriak, bingo musikala eta lehiaketa ere izan ditugu.
Mila eske Aitor, parte hartzera animatzeagatik eta zu entzule, animatu zaitez gaurko saioa entzutera, interesgarria izan da eta!