0 Liked

AGAUNTZA ERREKA

Gaurkoan, STEAM proiektuaren barruan, Agauntza errekarekin lotutako lanketa egin dugu. Neguan bagaude ere udaberriko giroa izan dugu eta horrek naturaz behar bezala gozatzeko parada eman digu. Burutu dugun ibilalditxo honetan Agauntza erreka eta Ataungo erliebearen arteko harremanaz jabetu gara. Halaber, erreka zer den, errekako habitata eta honekin lotutako elementu ezberdinak behatu ditugu. Hurrengo irteera egiteko gogoekin geratu gara.