Lau teilatu gainean, San Gregorioko muino eta tontorren erdian, HHko ikasle guztiak elkarturik, esan diogu agur ikasturteari. Plazer bat izan da, zuekin guztiokin igarotako denbora, pauso bat gehiago, urrats bat ...
Zuhaitzek hitzegin egiten dutela dio Joxek. Baina dudarik gabe bera hizlaririk finena. Belarrira zenbait kontu zuxurlatu dizkigunean, bihotza xamurtu zaigu. Udazkenean beste zita bat daukagu Joxe! Hortxe izango gara eta ...
Albaola, ontziola, egur usaina dario, baleen eta atunen arrantzako ontziak eta kontuak jario; Txistu, zuk bai jakinmina piztu, guk ere txaluparenbat beharko probatu; Ondoren, Donibaneko kaleetan dugu gozatu; San Pedro ...
Baserri polit batera gonbidatu gintuzten. Bertan izan gara ta ez dugu damurik, Eguzkia bizi goitik, baina berotasunik handiena bertan eta bertakoek eman digute. Mila esker!
Hamaika kontu izan ditugu gaur. Hain erakargarriak egiten zaizkigun Ataungo istori zaharrak berritu ditugu eta aitzaki hortan, tarte ederra ere pasatu dugu. Eskerrikasko Ibon, etorri berriz ere!
Ostiral arratsaldea gozo-gozo bukatu dugu, Maixak eta Luis Marik errezeta ederra ekarri digute eta giro ederrean aritu gara erroskilak egiten. Mila esker bikote!
Korrika Goierrira iritsi aurreko egunean, eta udaberriko oporren aurretik, Korrika Txikia ospatu genuen eskolan. Lehenik eztarriak berotu (Aupa Albisu! Eskola zurekin!), ondoren korrika egin, eta bukatzeko, txokolatada batekin tripa bete ...
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honek emakumeen eskubideen alde egindako bidea gogoratzeko eta oraindik ere berdintasunaren alde lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratzeko balio du. Guk, eskolan, ostiralean ...
Itzal bat eta itzal bi, hiru itzal, lau aitzaki, begira begira erne, hainbeste begi. Euria goitik,irria betik, berriz ere Orkestrara joango gara pozik!
Kobazuloa, iluntasuna, itzalak, edabea, akelarrea, dantza, irria… hankak arin, hegan, hegan dugu aldegin!!!