Martxoak 8 – Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honek emakumeen eskubideen alde egindako bidea gogoratzeko eta oraindik ere berdintasunaren alde lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratzeko balio du. Guk, eskolan, ostiralean egin genuen egun honen harira antolatutako ospakizuna, eta hezkuntza komunitate osoa gonbidatuta egon zen.

Ekitaldian zehar ikasleek dantza desberdinak eskaini zituzten eta familiek ere bat egin zuten amaieran egindako kalejiran.

Horrelako ekimenek aukera ematen digute berdintasunaren, errespetuaren eta elkarlanaren balioak komunitatean lantzeko eta ospatzeko. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!