Urteroko legez LH6ko ikasleek Antonen Kobea bisitatu genuen Felix Ugarte Espeleologia taldearen laguntzaz, eskolako ibilbidea agurtzeko. Primeran pasa genuen eta bideo bat osatu dugu barruko edertasunak ikus ditzazuen!
Azken hiruhileko honetan LH5 eta LH6ko ikasleak Kontxiren laguntzarekin eta material birziklatua erabiliz, kutxa sekretuak egiten ibili dira. Hemen duzue ikusgai emaitza! Mila esker Kontxi zure laguntzagatik.
Talenturik ez zaie falta gure 6.mailako ikasleei, bertsotan ederki moldatzen direla erakutsi digute. Gozatu ezazue eskainitako bertso saioaz!
Maiatzaren 21 eta 22an Lizarrara joan ginen LH5 eta LH6ko ikasleak gaua pasatzera. Irteera polita izan zen eta ederki ibili ginen bertan! Jarraian irteerako bideoa duzue.
Korrika Goierrira iritsi aurreko egunean, eta udaberriko oporren aurretik, Korrika Txikia ospatu genuen eskolan. Lehenik eztarriak berotu (Aupa Albisu! Eskola zurekin!), ondoren korrika egin, eta bukatzeko, txokolatada batekin tripa bete ...
ATAUNIKER fundazioaren eskutik, Jexus eta Joxeanen laguntzarekin, Artadiaren inguruko zehaztapenak, Joxemiel Barandiaranen etxeari bisita, Domo nola sortu zen, eliza, organoa eta plaza azpiako errekatxoaren kondaira ezagutu genuen. Goiz pasa atsegina ...
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honek emakumeen eskubideen alde egindako bidea gogoratzeko eta oraindik ere berdintasunaren alde lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratzeko balio du. Guk, eskolan, ostiralean ...
Azken bi asteetan LH5 eta LH6ko ikasleek San Gregorio auzoan martxan jarri duten erronka mitologikoan parte hartu dute. San Gregorio auzoan zehar pertsonai mitologiko desberdinen (lamiak, torto, San Martin Txiki, ...
Kaixo! Ikasturte honetan pentsamendu konputazionala lantzeko asmoz, ADI gela erabiltzen hasi dira Lehen Hezkuntzako ikasleak. Horretarako hainbat material eta jarduera burutzen ibili dira, sormena eta taldelana bultzatuz.