Goiz pasa polita egin dugu San Gregorion. Lehenengo parada, Joxe Miel Barandiaran museoan, Ataunen aurkitutako piezarik ikusgarrienen azalpen ederrak entzunez Jonen eskutik, mila esker! Hurrengo parada parkean, hamaiketakoa egin eta ...
Bejondeizula Amona Maribel! Saio polita egin duzu gaur gure txikiei zeuk asmatutako istorioak kontatzen. Zure etxeko txikiak ere alboan laguntzaile eta begira izan dituzu, mila begi eta mila kontu. Etorri ...
Gorputza freskatu eta dantza saioarekin bukatu genuen, hankak arin arin gure erromerian.
Euskaraldia dantzan ospatu dugu! Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, ikastetxeko ikasle eta irakasleok elkarrekin dantzatu genuen Euskaraldiaren abestiaren erritmoan. Aurtengo Euskaraldia amaitu den arren, euskararen erabileraren alde eragiten jarraituko dugu. ...
Aspaldian izan gabe eta, aste honetan izan gara bertan. Igelekin, zapaburuekin eta amuarrainekin dantza egitera bueltatzekotan gara.
Gaur 3, 4 eta 5 urtekoak irteera izan dugu Lezaunera. Bertan, Basaberen izan gara. Animaliak gertu gertutik ikusi eta ukitzeko aukera izan dugu.Animalia batzuk baserrikoak ziren, beste batzuk etxeetan maskota ...
Gaur Miramongo eraikinean, orkestra sinfonikoa zuzenean entzuteko aukera izan dugu. Bertan, amona Kontxi eta konpainiaz gozatzeko aukera izan dugu.Ondoren, Kristina Eneako parkean bazkaldu, bertako animaliak ikusiz paseo bat eman eta ...
Sagar erreak, gaztainak… pin pan pin pan danbolinak, gure eskolako pasilloetan usain gozoa zabaldu da…
Kontu xelebreak entzun genituen atzo Astiarrako parkean. Armiarmak lanpetuta dabiltzala, behiak zuhaitzen gainetara igo nahiean… sinestea ere! buruari bueltaka etorri ziren gure txikiak eskolara bidean.