Erronka berri batekin gabiltza aurten, sukaldaritza kontuetan. Eta ez gara gaizki moldatzen! Noski, gure produktu frekoek ere, laguntzen dute platerak goxatzen. Baratzatik buelta bat eman, txorimaloaren begiradapean, osagarriak bildu eta ...
“Oles oles, lurra esna zaitez” esan genuen, eta baita esnatu ere! Hasi dira bazterrak loratzen, hostoak ernetzen… Gure baratzean ere sumatu dugu hori: Landareak hazten eta jazintoak ere loretan ditugu, ...
Joan dira inauteriak! Ederki ibili gara, jolas eta jolas, lan eta lan, dantzan jira eta bira. Baina dena ez da izan lana, janak ere izan ohi du tartea gurean. Eta ...
Pasa den aste honetan, Orkestra Sinfonikoaren egoitzan izan gara, bertako emanaldiaz gozatu eta aitzakia horrekin Donosti inguruan egun ederra pasatuaz, jolasean, kantuan eta alai alai!
Bihar, urtarrilak 20, San sebastian eguna ospatuko dute Donosti eta Azpeitian. Haur hezkuntzako 2, 3, 4 eta 5 urteko txikitoak Sarriegiren doinuak jarraituz danborrak dantzan jarri ditugu.
Aspaldiko usadioak eta lanbideak gogora ekarri nahirik, udazken honetan artoa aletzen aritu gara. Kontu kontari, tartetxo ederra pasatu dugu!
Txoriak badoaz beroaren bila, kolorea aldatutako hostoek sortu dute orbel pila, eguna moztu da eta eguzki izpiak ahuldu dira, perretxikuak eta mahatsak goxo-goxoak sortu dira. Meriendatuz emango diogu amaiera!
Udazkenarekin batera, HH3-4 eta 5 urtekoak basora bisitak egin ditugu. Aurreneko saioan sator lurrak harrotzen eta haien istorioak kontatzen ibili ginen. Azken ostiral honetan berriz, Garazi Auzmendi izan genuen gurekin ...
Urriaren 18an, HH5- ekoek Askizutik-Zumaiara egin genuen ibilbidean, nahiz, Zumaian egin genituen arrantza saioetan, ederki pasatzeaz gain, bertako paisaia zoragarrietaz eta kresal usainaz gozatu genuen. Egun ederra pasatu genuen!
HH4-5 urtekoak, maiatzaren 17 eta 18an, Hondarribian. Gozatu genuen!