Eskolako handienak, 2024-25eko irratsaioei amaiera eman diegu. Guraso eta ikasleak aritu gara, hunkigarria benetan!!! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, soka ez etetea espero dugu… Agur, besarkada handia Joxemiel Barandiaran ...
Gaurkoan gurasook egin dugu irratsaioa. Earki pasa dugu irrati saioa prestatzen eta zuek entzuten ere ongi pasako duzuela espero dugu. Mila esker Otsoa Irratian parte hartzen duzuen guztioi eta entzuten ...
Bejondeizula Amona Maribel! Saio polita egin duzu gaur gure txikiei zeuk asmatutako istorioak kontatzen. Zure etxeko txikiak ere alboan laguntzaile eta begira izan dituzu, mila begi eta mila kontu. Etorri ...
Gorputza freskatu eta dantza saioarekin bukatu genuen, hankak arin arin gure erromerian.
Gaurkoan, LH6-B taldekoak izan gara Otsoa Irratian. Elkarrizketaren atalean, bertsolaritza ofizio zein afizio duen Ane Beloki Legazpiarra izan dugu. Gure bertsolaritzako irakaslea da eta guretzat berezia izan da bera elkarrizketatzea. ...
Euskaraldia dantzan ospatu dugu! Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, ikastetxeko ikasle eta irakasleok elkarrekin dantzatu genuen Euskaraldiaren abestiaren erritmoan. Aurtengo Euskaraldia amaitu den arren, euskararen erabileraren alde eragiten jarraituko dugu. ...
Maiatzaren 21ean Zuhatzan gaua pasa genuen LH 5 eta 6.mailako ikasleak. Irteera Araian hasi genuen, mendi ibilaldi batekin. Ondoren, Zuhatzan bertan uretako ekintza ugaritan parte hartu genuen. Ederki pasa genuen!
Aspaldian izan gabe eta, aste honetan izan gara bertan. Igelekin, zapaburuekin eta amuarrainekin dantza egitera bueltatzekotan gara.
Bostgarrena eta ikasturteko azkena, horixe izan da gaurkoan LH5. mailakoek eskainitako irratsaioa. Gaurkoan, gure gelakide diren Enaitz, Ekhi, Lier eta Unai elkarrizketatu ditugu. Honez gain, diskoen eskaintza, ipuinen unea eta ...
Gaurkoan, LH 6. mailako ikasleek ekintzaz betetako irratsaioa osatu dugu: ikasturteko egonaldiak, S.Isidro eguna, Euskaraldia… Lehenengo mailakoak ere dotore aritu dira beraien tartean. Horrez gain, elkarrizketa interesgarri bat ere izan ...