Maiatzaren 21ean Zuhatzan gaua pasa genuen LH 5 eta 6.mailako ikasleak. Irteera Araian hasi genuen, mendi ibilaldi batekin. Ondoren, Zuhatzan bertan uretako ekintza ugaritan parte hartu genuen. Ederki pasa genuen!
Arrikrutzeko kobak ikusi eta Oñatiko txoko ezberdinak ezagutuz, egun pasa ederra egin dugu LH5 eta LH6-koek. Bideo muntaia oporren ondoren igoko badugu ere, hona hemen talde osoak atera dugun argazkia. ...
Aurreko ostiralean, apirilaren 4ean, 5. mailakoak Artadira egin behar genuen mendi irteera, baina haize bolada indartsuak zirela eta, segurtasunagatik, irteera hau beste egun baterako uztea erabaki genuen. Hala ere, mendira ...
LH 5. mailakook gure ikasturteko 4. irratsaioa egin dugu gaur. Hasteko, ohikoa den moduan, elkarrizketa izan dugu, eta horretarako, gurera gonbidatu dugu Odei Lopez Crossfit entrenatzailea. Crossfitaz gehiago ikasteko aukera ...
Urriaren 22an, LH5 eta LH6. mailako ikasleak, Miramonen izan ginen Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan. Egun pasa ederra egin genuen
Maiatzaren 29an, Lizarrako kanpinera joan ginen gaua pasatzera LH5 eta LH6ko ikasleak. Ederki pasa genuen! Hemen duzue ikusgai, bertako irudiekin egindako bideoa. Ondo pasa uda eta gozatu opor egunez!
Martxoaren 13an, Peruharrin izan ginen 5. eta 6. mailakoak. Iñaki Perurenaren azalpenak entzun eta Peruharriko txokoez gozatzeaz gain, Leitzako plazan ere jolas ederrak egin genituen. Egun pasa polita izan zen!
Urriaren 31n, Ataungo Domoa aztertzeko irteera egin genuen 5. mailakoek Joxan Auzmendiren laguntzaz. Goiz pasa ederra egiteaz gain, asko ikasi genuen ikasle zein irakasleok ere. Mila esker Joxan, zure laguntzagatik! ...
Urriaren 11n, Donostiako Santa Klara uhartean pasa genuen eguna LH5 eta LH6 mailakoek. Itsasontzian ibili eta Hondalea bisitatzeaz gain, uharteko txoko desberdinak ezagutu eta hauetaz disfrutatzeko aukera ere izan genuen. ...