Giro ederrarekin ospatu ditugu aurtengo pilota txapelketako finalak.Eskerrik onenak eman partaide guztiei, antolatzaile zein gonbidatutako pilotariei.
Asteroko bertsolaritza saioari amaiera emate aldera, 6.mailako ikasleek bat bateko saioa eskaini zieten eskolako gainerako mailetako lagunei. Saio ederra izan zen. Beraiek asko gozatu zuten. Zuek ere gozatu nahi? Ikusi ...
Maiatzaren 18tik 19ra bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Zuhatzan izan ginen lo bat egiten. Eguraldi freskoa eduki arren ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izan genuen: frontoia, eskalada, Optimist… Azkar pasatu ...
Ostiralean herrian bertan aurkitzen den Antonen Kobea bisitatu genuen Felix Ugarte Espeleologia Elkartekoen laguntzarekin. Kobatin irtendakoan, egun pasa eginez ibilbaldi eder bat osatu genuen herriko bidezidorretan barrena! Ikusi, ikusi, koba ...
Gaur eskolan udaberriko giro zoragarria aprobetxatuz, baratzean landaketak egiten aritu gara eskola osoa.
Eskolan Jangela Batzordea osatu dugu bertako arautegia sortzeko, hezkuntza komunitateko kide desberdinen parte hartzearekin: Guraso Elkarteko bi kide, jangelako bi langile, LH3tik LH6ra bitarteko ikasle bana, HHko eta LHko tutore ...
Aurten ere jokatu dira Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien Lehiaketak, Ikastolen Elkarteak antolatuta. Gure eskolako ikasleak Tolosaldeko beste ikastetxeetako ikasleekin parte hartu dute. Sarituen artean, laugarren mailako Mañex Bikuña egon da. ...
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleok Ataungo Artadira irteera egin genuen bertako paisaiaz gozatzera. Bertara iristean, baso honek eskaintzen dizkigun berezitasunak behatzeko aukera aparta izan genuen. Eguraldia lagun, ...
2.hiruhilabetea amaitzeko, jolas kooperatiboak antolatu ditugu. Ederki ibili gara denok eta amaitzeko, txokolatea guraso elkarteak antolatuta. Orain, ONDO PASA OPORRAK!
Martxoaren 8an eskolan ere eskaini genion tartea Emakumeen Nazioarteko Egunari. Ikusi denon artean zer sortu genuen!