0 Liked

OTSOA IRRATIA Gaurko irratsaioa 5. B mailako ikasleok egin dugu. Irratsaioa hasteko momentuan bisita berezi bat izan dugu, Boli Kostako bi futbolari eta arduradun frantziar bat oinez Madrilera ibilaldia egiten ari dira, horren berri ematera etorri dira. Ezusteko hori dela eta irratsaioa ordu erdia atzeratu behar izan dugu. Antolatuta genuen saioa ez da erabat burutzerik izan, hala ere Iñaki Artola Alegiko pilotariari egindako elkarrizketa eta diskoen eskaintza entzuteko aukera paregabea duzue.