AIARA ETA SAN GREGORIORA TXANGOA
5 urtekoak Aiara eta San Gregoriora txangoa egin dugu (martxoak 12). Eskolatik goizeko hamarretan irten gara, autobusez. Lehenengo geldialdia Aian egin dugu. Hango parkean nahikoa jolastu ondoren, San Gregoriora joan gara berriro autobusez. Han, Joxemiel Barandiaranen museoa bisitatzeko parada izan dugu. Ondoren, bertako pilotaleku aurrean bazkaldu dugu. Ogitarteko bikainak jan ditugu, gerorako indarrak hartzeko. Azkenik, bertatik San Martinerako bidea oinez egin dugu, erreka ondotik. Bidean, Joxemielen jaiotetxe eta bizilekua bisitatzeaz gain, jauretxea eta karobiak ere ikusi ditugu. Egun ederra pasa ondoren, kantari itzuli gara eskolara.
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.






