AZAROAK 25
Azaroak 25a Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna da, eta urtero bezala, aurten ere, eskola komunitate osoa bildu ginen egun horretan bertan gure ekitaldia aurrera eramateko.
Dakigun bezala, mundu guztian eta adin guztietako emakumeek oraindik ere sexismoa, desberdintasunak eta indarkeria jasaten dituzte. Beraz, oraindik asko geratzen zaigu borrokatzeko, eta horregatik da hain garrantzitsua, egun honetan egin genuen moduan, elkartzen eta aldarrikatzen jarraitzea.
Ekitaldiari hasiera emateko, hezkuntza komunitate osoak indarkeria matxista definitzen duten hitzekin eskua osatu genuen. Ondoren, goizean zehar mezuz betetako tximeleta moreekin osatzen joan ginen zuhaitzean indarkeriari buelta emanaz sortutako leloak itsatsi genituen, eta amaitzeko, guztion artean AI, EI, OI abestia kantatu genuen.
Mila esker ekitaldira gerturatu eta parte hartu zenuten guztioi!
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.