1 Liked

FAMILIA BERRIEI ONGI ETORRIA

Martxoak 5, asteartea, ikasle, irakasle, familia, guraso elkartea eta Udala elkartu ginen: martxoak 1ean, Porrotxek eta Marimototsek Ataunen egin zuten emanaldian gure eskolara etorritako ikasle berriei emandako zuhaitza landatzeko asmoz.

Landaketa honekin, eskolara azken aldian, etorri diren ikasleei ONGI ETORRIA eman zitzaien. Horrez gain, Porrotx eta Marimototsek esan bezala, batzuk etorri eta beste batzuk joaten direnez, zuhaitzaren inguruan, ikasle bakoitzak margotutako harriak jarri ziren. Harri horiek jada gure artean ez daudenak, urruti daudenak, atzean utzi ditugunak… gogorarazi nahi izan dira.

EKINTZA POLITA ETA HUNKIGARRIA!

Mila esker guztioi!!