Gaurko irratsaioa 6.A mailako ikasleok egin dugu. Bertan Ibon Gaztaiñazpi telebista aurkezlea elkarrizketatu dugu.
Gaurko irratsaioa 6. B maikoek egin dugu. Betiko atalez gain, errepotajea emakumeenganako tratu txarren inguruan, iragarkiak eta txisteak izan ditugu.
5. mailakoei egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea eta Iker Irribarria pilotariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, Liburu Eguna izanik, horren aitzakian egindako lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ere esan dugu.
Aste guztian zehar Lehen Hezkuntzan aurrera eraman dugun ekintzaren ondorioz hemen ditugu gure zozketaren lau irabazleak. ZORIONAK!!!!!