Gaurko irratsaioa 4.mailako ikasleok egin dugu. Bertan Jone Mendizabal ileapaintzailea elkarrizketatu dugu. Horrezgain txikien txokoa, musika emanaldia, bertsoak…entzuteko aukera duzue.
Aste honetan 3.zikloko ikasleak Donostian izan gara. Victoria Eugenian Euskadiko Orkestrak eskeinitako kontzertua entzun genuen eta gero Tabakalera bixitatu genuen.
Aurreko astean Gorputz Hezkuntzako saioetan, Lehen Hezkuntzako 3. maila, 4. maila eta 5. mailakoak AKROSPORT lantzen ibili gara!!!
Gaur, maiatzaren 6an, 3. maila A-koak egin dugu irratsaioa eta gure burua zaintzeko aholku batzuk aipatu ditugu. Oso gustura aritu gara lanean, bai irratsaioa prestatzen eta baita egiten ere....