0 Liked

LH 1. ZIKLOA EZ DA GELDIRIK EGON LEHEN HIRUHILEKO HONETAN!

LH2 IGERIKETA IKASTAROA

Ikasturtea hastearekin batera LH2-ko ikasleek igeriketa ikastaroa jasotzeko aukera eduki zuten Lazkaoko igerileku berrian! Primeran aritu ziren gure txikiak, jardunean emaniko aurrerapausoak nabarmenak izanik. Lan bikaina ekipo!

Haratago, mila esker gurasoei emandako laguntzarengatik!


LH1 eta LH 2 SAGAR BILKETA ETA ZUKUAREN DASTAKETA

Urriaren 8an 1. zikloa San Gregorio auzoan dagoen Lauztierreka baserrira joan ginen autobusez. Bertan, Joxeanen azalpenak entzun ondoren, sagastiko sagar goxoak bildu eta oinez, Urbitarte sagardotegira joan ginen, non, Demetrio eta bere familiak harrera bikaina egin ziguten sagardoaren ekoizpen prozesua azaltzearekin batera.

Sagardoa ezin izan genuen dastatu, baina geuk bildutako sagarren zukuaz eta beraiek emandako hamaiketakoaz ederki goxatu genuen barrena!

Mila-mila esker egun eder hau igarotzeko aukera eman zeniguten guztioi!

IRTEERAKO ZENBAIT ARGAZKI (klikatu hemen) 


LH1 SUKALDEAN

Azaroaren 6an LH1-eko ikasleak fin ibili ziren sukaldari lanetan. Denen artean osagaiak bildu ondoren, Cupcake bezala ezagunak diren madalena ezinhobeak egin genituen!

  

  

Plastikako orduan ezin izan genituenez amaitu, Gaztelaniako saioaz ere baliatu ginen. Nahikoa da emaitza ikustea igarotako denborak merezi izan zuela jakiteko!

Hona hemen Argiñanorentzako mezu bat:

ARGIÑANORENTZAKO BIDEOA (klikatu hemen)


LH1 ESKULANAK

Azaroaren 12an LH1-eko ikasleak koloretako kartulinak sormenez eta irudimenez jantzi zituzten beraien ametsetako munduak sortuz.

Erabat lan originalak gure artistenak!


LH2 INPRENTA

Azaroaren 13an LH2 gelak hainbat fruta eta barazkiez baliatuz marrazki koloretsuak sortu genituen. Ilustratzaile bikainak!!!!

 

Eta hona hemen… AMAIERAKO LAN BAT!


GARAZI GURE GELETAN PRAKTIKAK BURUTZEN

4 astez Garazi praktiketan izan dugu gure geletan, eta laguntza bikaina eman ondoren, azaroaren 15ean agur esateko garaia iritsi zen…

Mila esker Garazi emandako laguntza guztiagatik! Irakasle bikaina izango zara!


LH2 BARATZA

Azaroaren 18an  baratzera joateko aukera izan genuen LH2ko taldeak, eta bertan, landatutako barazkiak izendatze aldera, bakoitzari zegokion kartelez apaindu eta sailkatu genuen baratza eremua.


EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an hiru herritar etorri ziren gure eskolara ipuin kontalari gisa. Gure kontalaria Urtzi Gorostiaga izan zen, zeinak oso ipuin politak eskaini zizkigun.


Mila esker Urtzi! Hurrengo urterako ere gonbidatuta zaude!