0 Liked

OTSOA IRRATIA

Ikasturteko azken irratsaioa eskaini dugu gaurkoan 4. mailako ikasleok eta 5. mailan, berriz ere itzultzeko irrikaz amaitu dugu saioa. Elkarrizketaren atalean, Amaia Telleria idazle eta gure eskolako irakaslea izan dugu eta argitaratu duen azken liburuaren inguruan aritu gara berarekin solasean.
Betiko atalez gain, gelako musikariak ere animatu zaizkigu parte hartzera eta piano zein gitarrarekin bi abesti eskaini dizkigute.
Animatu zaitezte gure azken saio hau entzutera eta ondo pasa asteburua!
Eta bide batez, mila esker Amaia parte hartzera animatzeagatik!