0 Liked

OTSOA IRRATIA

Gaurkoan irratsaio berezia izan dugu, talde lanari esker saio dotore bat eskaini dizuegu.
Elkarrizketa atalean Arkaitz Apalategi izan dugu gurekin, eskolako logotipoa berritzeko antolatu den lehiaketaren irabazlea.
Horrez gain txikitxoak beraien tartea izan dute, HHko eta LH1eko taldeek lagundu digute saioa osatzen.
Denon artean lan bikaina egin dugu, zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!