4 Liked

OTSOA IRRATIA

LH5B-eko ikasleok eskaini dugu gaurko irratsaioa. Apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko eguna dela eta, elkarrizketaren atalean, Izaskun Jauregi Galtzagorri elkarteko langilea izan dugu gure artean. Mila esker parte hartzera animatzeagatik, Izaskun!
Betiko atalez gain, ipuin labur eta udaberrian zehar egin daitezkeen egun pasa desberdinak ere aipatu ditugu.
Animatu zaitezte entzutera, merezi du eta!