0 Liked

OTSOA IRRATIA

Iritsi zaigu irakasleoi ere irratian parte hartzeko garaia; ez da lan makala gure ikasleok astero-astero irratia prestatzen egiten dutena. Oraingo honetan, martxoak 8 ate joka izanda, emakumeen inguruko irratsaioa prestatu dugu.

Bertan, Alaitz Urkiola Rally kopilotuari egin diogu elkarrizketa, emakumeak ere mundu honetan duten presentzia erakutsi nahian. Honez gain, diskoen eskaintza, inkesta, emakume kirolarien biografiak, ipuina eta lehiaketa izan ditugu.

Zuen gustukoa izatea espero dugu! Eta ez ahaztu, martxoak 8 urteko egun bakarra bada ere, beste 364 egunetan ere aldarrikatzen eta borrokan jarraitu behar dugu, berdintasuna oinarri duen etorkizun baten alde!