0 Liked

OTSOA IRRATIA

Gaurkoan, LH6-B taldekoak izan gara Otsoa Irratian.
Elkarrizketaren atalean, bertsolaritza ofizio zein afizio duen Ane Beloki Legazpiarra izan dugu. Gure bertsolaritzako irakaslea da eta guretzat berezia izan da bera elkarrizketatzea. Mila esker Ane, parte hartzera animatzeagatik!
Berrikuntzen artean berriz, iragarkiak izan ditugu. Herriko zerbitzuei eskerrak emateko bide bat iruditu zaigu eta Ataungo zerbitzu desberdinek eskaintzen dizkiguten produktuen inguruan aritu gara.
Honez gain, betiko legez, diskoen eskaintza, albisteak zein lehiaketaren atalean bingoa ere izan ditugu.
Entzun ezazue, merezi du eta!