
0
Liked
OTSOA IRRATIA
Gaur, urtarrilaren 23an, LH4 A taldeko ikasleok eskaini dugu irratsaioa.
Elkarrizketaren atalean, Asier Garaeta, bateria-jolea izan dugu. Bateriako klaseak emateaz gain Trikidantz taldeko partaidea da eta baita beste talde batzuetakoa ere. Benetan interesgarria izan da berarekin partekatutako tartea.
Honetaz gain, Ataunen gertatutako berri xelebre batzuk ezagutu ditugu eta kotxe ekologiko bat nola eraikitzen den ere ikasi dugu. Bukatzeko aldiz, asmakizun batzuk ere luzatu ditugu.
Entzun eta gozatu, merezi du eta!
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.





