0 Liked

OTSOA IRRATIA

Gaur ere irratsaio borobila osatu dugu denon lanari esker, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleok aritu gara saio hau prestatzen.
Otsailaren 21ean Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, gure inguruan euskara ikasten ari diren hainbat gurasori laguntza eskatu diegu. Haiek beren ama-hizkuntzan hainbat kontu partekatu dizkigute, eta amaieran, beren euskarako irakasle Nekane Munduateren laguntzaz, abesti bat kantatuz agurtu gaituzte.
Eskerrik asko saio hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi.