0 Liked

SEGURAKO IPUIN, MARRAZKI ETA BERTSO LEHIAKETAKO SARIAK

Gabonetako ipuin, bertso eta marrazki lehiaketako irabazleek abenduaren 23an jaso zituzten beren sariak. Ataungo Joxemiel Herri Ikastetxeko ikasleek ondorengo sariak jaso dituzte:
Alde batetik, 8 eta 9 urte bitarteko kategorian, marrazkitan Amets Izagirre eta Lur Muxika izan dira sarituak eta bertsotan berriz, Aratz Bikuñak irabazi du.
Beste aldetik, 10 eta 11 urteko mailan, Sustrai Muxika eta Eneritz Dorronsoro izan dira saridunak marrazkitan eta Goiuri Arruabarrrena, Haitz Urrestarazu eta Nikolas Contreras bertsotan.