Anoetako Kuku parkea ezagutu dugu gaurkoan. Tirolinan, txirristan, harriekin jolasean, soketan gora eta behera… gustura ibili gara!
Gaurkoan Aintzane Usandizaga idazlea etorri da LH1 eta LH2ko ikasleak bisitazera. Ez da esku hutsik etorri, “Etxe honetan” albuma eta zenbait jolas interesgarri ekarri ditu gure ikasleekin egiteko. Ikasleek asko ...
LH1 eta LH2-ko ikasleak Leintz-Gatzagako Gatz museoan izan gara. Bertan aukera paregabea izan dugu garai batean gatza nola ekoizten zen ikasteko. Oso aberasgarria izan da eta asko ikasi dugu! Eskerrak ...
Ostegun eta ostiral arratsaldean Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkartetik lau emakume etorri zitzaizkigun LH5-eko eta LH6-ko geletara Truk karta jolasa erakustera. Arratsalde ederrak pasa genitun karta jolas hau ikasiz! Eskerrik asko!
Ostiral arratsaldea gozo-gozo bukatu dugu, Maixak eta Luis Marik errezeta ederra ekarri digute eta giro ederrean aritu gara erroskilak egiten. Mila esker bikote!
Aste honetan liburuaren eguna ospatu dugu, liburuei, kontaketei, ipuinei tokia egin diegu eskolako liburutegian eta zahartxagoek txikixagoei kontatuz, harremanak ere sendotu dira gure haurren artean eta goxotasunak irabazi du. Zorionak!
Gaurkoan LH4Bko ikasleak aritu gara mikrofono aurrean. Sutegiko Eliri egin diogu elkarrizketa eta horrez gain, gure ohiko atalak ere izan ditugu: disken eskaintza eta lehiakea. Ea zuen gustukoa den!
Gaur goizean Ataungo domoaren inguruan goiz pasa ederra egin dugu. Bertako artadia ezagutu dugu eta Usategiko kobara ere iritsi gara! Zuhaitz desberdinak ezagutu, kobaren sarrera ikusi, barrura sartu, etab. egin ...
Gaurko saioa bai berezia!! Ikasleak entzule eta irakasleak hizlari. Liburu eguna apirilaren 23an ospatzen dela eta Haizea Bravo elkarrizketatu dugu. Bera Ataungo liburutegiko arduraduna da eta gomendio bikainak eman dizkigu ...
Sormena martxan jarri, koloreak nahastu eta begira nolako artelana sortu duten. Artistak!