
0
Liked
OTSOA IRRATIA
Gaurkoan irratsaio berezia izan dugu; Joxe Begiristain eta Juantxo Aizpurua aritu dira esatari lanetan. Bion artean borobildu dute saioa, herriko beste hainbat lagunekin batera. Ataungo jubilatu elkarteko bi kide ere gurekin izan ditugu, elkartean egiten dutenaren berri ematen. Horrez gain, Andres Arrondok bere mendi inguruko istorioak kontatu dizkigu.
Eta, nola ez, Otsoa Irratian ezin falta Torto eta San Martin Txiki, eskolako ikasleek hain ezagunak dituzten pertsonaiak.
Mila esker gaurko irratsaioan lagun izan zaituztegun guztioi!
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.





