0
Liked
GURINEZKO GAILETAK
Gaur arratsaldean, Lh 3.mailako ikasleak, eskolako irakaslea den Itziarren laguntzarekin, eskolako sukaldean gurinezko gailetak egin ditugu. Eskuak ondo garbituta eta errezeta behar bezala idazteko asmoarekin jaitsi gara, ondoren etxean familian egiteko aukera izateko. Pauso guztiak idatzita eta gailetak labetik atera berri, etxera eraman ditugu, batzuk merienda bezala. Berriro horrelako arratsalde polit bat pasatzeko gogoarekin geratzen gara.
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.