0 Liked

OTSOA IRRATIA

Gaur, LH 5 A-koei egokitu zaigu irratsaioa egitea. Liburuaren egunaren karira, Ainara Azpiazu, ilustratzaile eta komikigile hernaniarra, ekarri dugu gurera. Ainarak bere ibilbide interesgarriaren berri eman digu elkarrizketa polit batean. Ohiko lehiaketa eta disko-esakaintzaz gainera, umoreari tartea ere eman diogu. Eta, nola ez, liburuaren egunaren aipamena berezia egin da, hainbat idazleen olerkiak errezitatuz.