OTSOA IRRATIA
Gaurkoan, azaroaren 22an, 3.mailako ikasleok parte hartu dugu irratsaioan. Aurtengo lehenengoa izan da eta urduritasuna goizean goizetik nabaritu dugu. Gelan, denbora luzez aritu gara prestatzen eta gaur eskola girotzen saiatu gara. Mikrofono baten aurrean jartzea esperientzia polita izan da eta batzuentzat gainera, berria.
Eskerrak eman irratsaio honetan parte hartu duzuen guztioi eta batez ere gaurko elkarrizketan protagonista izan den Aitor Begiristaini. Asko gozatu dugu bere ibilbidea, gustuak, kuriositateak entzuten. Zuei, aldiz, gure gaurko irratsaioa entzutera gonbidatzen zaituztegu. Hurrengora arte! Lh 3.mailako ikasleak.
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.