6
Liked
OTSOA IRRATIAREN HISTORIA
ATAUNGO JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA
Otsoa irratiaren historia
1985eko irailean Otsoa Irratiaren lehen emisio egin zen. Baina hori martxan jarri aurretik, hainbat pauso eta lan egin beharra egon zen.
1983. urtean eskolara iristen ziren aldizkarietako batean, Espainiar Estatuko haurren irrati baten esperientzia agertzen zen. Aurretik eskolan hiru hilabeteren behin, ikasleek egindako aldizkaria argitaratzen zela ikusita, hezkuntza aktiboko bidean proiektu berri honekin aurrera egin behar zela pentsatzen zen. Alde askotatik begiratuta, ikasleei begira irakasleek oso elementu probetxuzkoa jotzen zuten irratia: aho hizkuntza lantzeko, bat-batekotasuna sendotzeko, irakurketako abiadura hobetzeko … Pello Arrondo eta Jexux Goikoetxea irakasleak izan ziren proiektuaren bultzatzaileak. Jarraian irratia teknikoki martxan jartzeko herrian zenbait pertsona preparatuta bazeudela jakinik, beraiei laguntza eskatu zitzaien. Edozein gauzatarako laguntzeko eskuzabalez agertu ziren. Santi Etxeberria, Jexux Etxeberria eta Aitor Auzmendi izan ziren batik bat laguntza hori eskaini zutenak.
Irratiko beste zenbait esperientzia ezagutu asmoz, Bizkaiko Sukarrietara joatea izan zen hurrengo pausoa. Oso lagungarria gertatu zen han ikusitakoa eta horrela irratiaren proiektua idazteari ekin zitzaion. 1984ko abenduaren 9an eskolaren inaugurazioa zela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kulturako sailburuei eskuetara irratiaren proiektua eman zitzaien, bere aurrekontu eta guzti. Aurrekontuaren arabera irratia martxan jartzea 250.000 pezeta kostatzen zen. Azkenean Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza osoa ematea onartu zuen.
Momentu hartan Euskal Herrian emititzen ziren umeen irratiak kontatuak ziren: Gipuzkoan baten bat eta Bizkaian zerbait gehixeago. Horrela Gernikan haurren irratia zeukaten edo jartzeko asmoa zuten eskoletako ordezkarien bilera egin zen. Bilera hartatik atera zen ondoriorik garrantzitsuena
zera izan zen: irratia bakarrik eskola barruan entzun beharrean, herri guztira zabalduz gero, guraso, herritar eta abarren parte hartzea lortuko zela. Puntu hau kontuan harturik, pixkanaka- pixkanaka irratiko tresnak erosi ziren. Ondorengo arazoa emisorea ipintzea zen. Azkenean Lazkaoko Fermin Bergarak jarri zuen emisorea. Orduan, gaur egun bezala, arazoak zeuden Ataun osoan irratia entzuteko.
zera izan zen: irratia bakarrik eskola barruan entzun beharrean, herri guztira zabalduz gero, guraso, herritar eta abarren parte hartzea lortuko zela. Puntu hau kontuan harturik, pixkanaka- pixkanaka irratiko tresnak erosi ziren. Ondorengo arazoa emisorea ipintzea zen. Azkenean Lazkaoko Fermin Bergarak jarri zuen emisorea. Orduan, gaur egun bezala, arazoak zeuden Ataun osoan irratia entzuteko.
Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru laguntzatik aparte, beste erakunde batzuen diru laguntza ere beharko zela ikusten zen. Horrela bi Aurrezki Kutxei irratiaren proiektua aurkeztu zitzaien. Azkenean 90.000 pezetako diru laguntza jaso zen. Elkar argitaletxeak eskainitako laguntza ere oso baliagarria izan zen. Joxemari Goikoetxearen laguntzari esker, aipatutako diskoetxeak argitaratzen zituen diskoak eskolan jasotzen ziren.
Sarreran esan den bezala, 1985eko irailean ostiral arratsaldean Otsoa Irratia emititzen hasten da herri guztirako. Inongo zalantzarik gabe, irakasleen bultzada garrantzitsua izan zen hasiera hasieratik. Proiektuarekin bat eginez, irratsaioak prestatuz, mahaiko tresnen erabilpena ikasiz … makina ordu eskaini zioten irratiari. Hasiera hartan OHOko erdi eta goi zikloko ikasleen irratsaioak tartekatzen ziren astero. Orduan ere, gaur egun bezala, ikasturte hasieran ikasturte osoko egutegia egiten zen irakasleen artean.
1986-87 ikasturte hasieran, irratsaioetan ikasle gehiagok parte hartzeko helburua hartzen du eskolak. Momentu harretan erdi zikloko ikasleen artean, beste tailer batzuen artean irratiko tailerra zegoen eta 15ean behin ostiral arratsaldeko irratsaioetan, 17:30tatik 19:30tara, beraien saioak tartekatzen zituzten. Horrekin batera hasiera zikloko gelakoek ere euren lantxoak eskaintzen zituzten, gero erdi zikloko irratsaioen barruan barneratzen zirenak. Goi zikloan ere bazegoen irratiko tailer bat. Bertan parte hartzen zuten ikasleek, euren lanak ostiralero emititzen zituzten eta beste batzuk berriz, 15ean behin. Horrez gain, larunbat goizero, 10:00etatik 12:00etara Otsoa Irratiko programak etxeetan entzuteko aukera ere bazegoen.
Baina irratsaioen ordutegia denborarekin aldatzen joan zen. Gerora irratsaioak ostiraletan eguerdiko 13:00tatik 14:15etara izatea erabaki zen. Baina arratsaldeetan eskolara ordu bi eta erdietan sartu beharrean, ordu laurden bat lehenago sartzea erabaki zenean, Otsoa Irratiko emisioak 14:00ak aldera bukatzen ziren.
Otsoa Irratiaren historian, aipatzekoa da 1987ko maiatzaren 9an, larunbatean egin zen 12 orduko irratsaio berezia. Saio hau goizeko 09:00tan hasi eta gaueko 21:00tan amaitu zen eta bertan besteak beste, irratiaren inaugurazioaren ospakizuna ere egin zen. Irratiaren inaugurazio ekitaldira Joxemiel Barandiaranez gain, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko sailburua zen Joseba Arregi ere etorri zen. Egun hartan biek hitz egin zuten irratitik.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak euren ikasketak egitera Ataundik kanpora joan beharra izan zutenetik, lehen Hezkuntzako ikasleek izaten dira irratsaioen arduradunak. Azken urteetan lehen hezkuntzako bigarren mailatik gorako ikasleek txandaka prestatzen dute euren irratsaioa. Lehen mailakoek berriz, hiru hilabeteren behin eurek prestatutako saioa tartekatzen dute. Haur hezkuntzako mailako ikasleek ere hitz egiten dute irratitik, hauek hilean behin “Txikien txokoa” izeneko tartea” prestatzen dute.
Eskolako irratiak daramatzan 29 urte hauetan jende askok hitz egin du bertatik. Gehienak herritarrak izan dira. Hala nola: Joxemiel Barandiaran, Joxemartin Apalategi, Jon Aizpurua, Joxerramun Agirre, Fermin Aramendi, Joxeina Etxeberria, Joxe Munduate, Iban Urdangarin, Aitzol Barandiaran, Iker Sukia, Dioni Galparsoro, Jon Ander Albisu eta beste hainbat eta hainbat herritar. Hauez gain, kanpotarrek ere hitz egin dute irratitik: Aitor Begiristain, Goenkaleko pertsonaiak, Martin Alustiza, Agustin Mujika, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Joan Mari Arzak eta abar.
Azken urteetan irratiko emisioa ostiralero goizeko 10:00etatik 11: 00etara izaten da. Irratsaioak eskolako orduetan direnez gero, ikasle denek zuzenean euren geletatik entzuten dituzte. Gurasoek berriz, euren etxeetatik astero zuzenean parte hartzen dute, batez ere diskoen eskaintza eta lehiaketaren tarteetan. Bi saio hauek dira hain zuzen, emisioak hasi zirenetik gaur egun arte irratsaioetan astero tartekatzen direnak. Hauez gain, beste zein arlorekin irratsaioa osatu behar den erabakitzerakoan, emisioa egitea tokatzen zaion taldearen esku gelditzen da. Betidanik egin diren irratsaioak grabatu egin dira. Teknologia berrien aroan gauden honetan, irratsaioak eskolako webgunean zintzilikatuta daude. Beraz edozeinek entzun ditzake irratsaioak.
1985eko Irailean Otsoa Irratiaren lehen emisio.
Ataunen, 2014ko otsailaren 13an
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.