0 Liked

SANTA AGEDA BEZPERA

SANTA AGEDA (BERRIAK)

Joxe Miel Barandiaranetik
hemen gatoz indarrean
makilak hartu eskuan eta
San Martindarren aurrean
altu ta ondo kantatzen degu
denok ahots bakarrean
bertso berriak jartzera gatoz
lehengo ohitura zaharrean.

Santa Ageda bezpera degu
eskolan hartu degu jai
eta herrira atera gera
umoretsu eta alai
eske eguna degu ta gaude
zuen borondatean zai
dirurik ez deu eskatzen baina
pasta goxo-goxoak bai.

Baserritarrez jantzita gatoz
oso kuadrila txukuna
bertso ederrak gaur kantatzeko
jatorra ta euskalduna
Ataun osora zabaldu nahian
Agedaren oihartzuna
eskerrik asko entzutearren
ta ondo pasa eguna.