ISPILUARI BEGIRA (lh2)
“Ispiluari begira tailerra egin dute LH2ko ikasleek, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen laguntzarekin. Tailer honen helburua da haurrek eta haien inguruko pertsonek egunerokoan erabiltzen dituzten hizkuntzak identifikatzea. Horretarako, hiru mural osatu dituzte: etxea, eskola eta parkea. Hiru gune horietan erabiltzen eta entzuten dituzten hizkuntzak kontuan izanda, kolore batean edo bestean margotu dituzte irudiak. Horrela, ondorioztatu dute eskola dela beren egunerokoko gune euskaldunena. Parkean ere ia erabat egiten dute euskaraz; eta etxeko erabilera, altua den arren, baxuagoa da. Behin eskulanak eginda, ikasleek muralak eta haietatik ateratako ondorioak azaldu dituzte. Bideo bat prestatzen ari gara, LH2ko ikasleen guraso guztiek lanketaren berri izan dezaten.
Ikasleek argi utzi dute euskaraz bizitzeko nahia dutela!”
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.