0 Liked

XAGUXARREN ETXOLAK

Udazkenean bete-betean sartuta, gaurkoan eskolako guraso den Jonen laguntzarekin xaguxarren etxolak ikustera irten gara. Ataun ingurutik eta basoan zehar ibili gara eta xaguxarrik ikusi ez badugu ere esperientzia interesgarria izan da. Eskailera eta kanabera eskuan hartuta etxola zuten zuhaitzetatik pasa gara eta barruan karakolak, armiarma sareak eta kakalardoak ikusi ditugu. Hala ere, xaguxarren bizitzaz ezagutza berri ugari kontatu dizkigu Jonek eta berriro horrelako goiz pasa bat egiteko irrikitan geratu gara. Eskerrik asko Jon!